Juan Bataitzailea Parrokian da arratsaldeko 19:30etan.
tOLOSAKO Orfeoiak Mozarten Requiem obra famatua interpretatuko du gaur, arratsaldeko 19:30etan Juan Bataiatzailea Parrokian. Zuzendari Inazio Ruiz de Alegria izango da eta Concerto orkestak, Borja Rubiños organo joleak eta Amaia Arberas, Jon Plazaola, Marife Nogales eta Jesus Garcia Arejula bakarlariek ere hartuko dute parte.
Tolosako Orfeoiarekin 25 musikari poloniarrek ere hartzen dute parte eta hauen eskariz isilunea egingo da gaur Requiem obran, Lacrimosako 8garren konpasean (Mozart hil zenean puntu honetaraino egin zuen obra) eta ondorean jarraituko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!