Uhartek eraman zuen Berria txapelketako bigarren edizioa, Hernanik hortzak erakutsi bazizkion ere

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 10a, 02:00

Hernanik eta Uhartek jokatu zuten atzo Berria pelota txapelketako finala eta nafarrak gehiago izan ziren, hiru ordu baino gehiagoko finalean. Kadeteen partiduan hautsi zen finala, Uhartek 9an utzi baitzuen Hernaniko bikotea. Partidua gogorra izan zen, baina, partidu erditik aurrera Uhartekoek beren nagusitasuna erakutsi zuten, indarrean gehiago izatea aprobetxatuta. Bigarren partidua ere oso gogorra izan zen, lau jubenilak partidua aseguratzera atera baitziren eta ordu eta erdiko partidua jokatu zuten. Azkenean Aitor Gorrotxategi nekatu arazi zuten Uhartekoek eta 22-19 bukatu zen partidua nafarren alde. Nagusiek irabazi Afizionatu mailan 4 tanto egitearekin nahikoa zuen Uhartek aurtengo Berria txapelketa irabazteko, eta 17raino egin zituzten, baina, partidua hernaniarrek irabazi zuten. Partidu hau ere gogorra eta polita izan zen. Hernaniko pelotalekua lepo bete zen atzo Berria txapelketako finala ikusteko eta txalo zaparrada haundia jo zuten sariemaileak Egunkariaren aurkako epaiketarik ez! pankartarekin atera zirenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!