Joseba Egibar:``Herri izaera eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ditugu``

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 10a, 02:00

Ekitaldi politikoa eman zuen EAJ-EA koalizioak atzo Biterin. Unai Ziarreta Gipuzkoako zerrendetan bigarren dijoanak hartu zuen hitza lehenengoz eta Joseba Egibar Gipuzkoako zerrendaburuak segidan. Historian barrena Euskal Herriak izan duen egoera azaldu zuten eta etorkizuna herri izaeratik eraikitzeko ``aukera erreal bakarra`` EAJ-EA kolizioa dela adierazi zuten.

Erabakitzeko eskubidea. Joseba Egibar Gipuzkoako zerrendaburuak herri izaeraz, erabakitzeko eskubideaz eta Ibarretxe Planaz hitz egin zuen atzo: Euskal Herria sujeto aktiboa izatea nahi du EAJ-EAk eta berak erabakitzea bere etorkizuna, atzo azaldu zuenez. Historian zehar ukatu egin zaio Euskal Herriari eskubide hori Egibarren hitzetan, ``fueroak kendu zituztenetik``. Ibarretxe planarekin Euskal Herria sujeto aktiboa izatea nahi du, gainontzean Gobernu Zentralak ``jan egiten duelako beste herrien terrenoa. Gure proposamenarekin Espainiako Gobernuarekin hartu emanetan 2 sujeto aktibo izango dira: bata Espainia eta bestea Euskal Herria. Eta baliteke gerora gehiago ere izatea: Katalu-nia...``. nabarmendu zuen. Debatea gauzatzea lortzen Ibarretxe Plana Madrilen ``aintzakotzak hartu ere ez dutela egin`` salatu zuen Egibarrek, baina, ``PSOE debate honetara ekartzea lortzen ari gara. Hasieran Estatutoa beste aukerarik ez zuten; gero Estatuto gehiago eskaintzen zuten; eta orain Estatuto berri baten hitzak entzuten ari gara``. Hala ere, Zapaterok planteatzen duena erabat ``ikuspuntu partidista`` dela esan zuen: ``Estatuto berri bat eskaintzen du, baina PSE-EEk gobernuan parte hartzen badu. Euskaldunon gehiengoak nahi badu onartzea ez al da demokratikoagoa?`` galdetu zuen. Gehiengo zabalak eta biolentziarik eza Unai Ziarretak Gerra Zibilean izandako fusilatu eta hildakoak izan zituen gogoan, eta Hernanin lurperatuta daudenak gogora ekarri zituen. ``bi bandoetako hildakoak neurri berean juzgatu nahi dituzte batzuk eta hori ez da zuzena: batzuk altxa ziren armekin eta herri honen borondatearen aurka egin eta Euskal Herriaren izaera suntsitu nahi izan zuten. Guk gogora ekarri nahi dugu garai beltz hura, berriro gerta ez dadin``. Bide horretatik Egibarrek esan zuen herri honek momentu txarrenak gerra eta gatazka armatuaren ondorioz pasa dituela: ``lehen gerra izan genuen aurka. Orain zenbaitek indarkeria erabilita lortu nahi ditu gauzak baina, Madrili ez diogu aitzakiarik eman behar gure kontra indarkeria erabiltzeko eta egin behar duguna da gehiengo demokratikoekin proposamenak egin, ahalik eta gehiengo haundienekin``. Legegintzaldi garrantzitsua EAJ-EAko hautagaiek esan zuten ``azken legegintzaldia oparoa izan bada datorren hau gogoangarriagoa`` izango dela beren prebisioen arabera. Herria eraikitzeko bidean ``aukera erreal bakarra`` berena dela azpimarratu zuten: ``Aralar edo EHAK ere aurkeztuko dira, baina, benetan egoera aldatzeko indarrik badute?`` galdetu zuten . EAJ-EA bozkatzen duena ez dela damutuko nabarmedu zuten. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!