``Arbeit Macht Frei`` zioten plusbalia osoko lapurrek munduko langileak lanaz akabatzera kondenatzen zituzten bitartean. Hitzak aldatzen joaten dira baina denboraren joan etorri honetan langileen eta herrien autoantolakuntza eta autodeterminazioaren kontzentrazio kanpoak, dispertsioa, estatu terrorismoa, kolonialismo burgesa eta ilegalizazioa bihurtu dira. Gertaera zaharren krudeltasunak ez dio pixurik kentzen herri oso baten zapalkuntza sistematikoari. Ez eta sozialdemokraziaren paper lotsagarri eta lotsagabekoari. Rosa Luxenburgok kartzelan idatziriko olerki bat gogoratuz: ``Iluntasunaren artean bizitzari irri egiten diot,/tristezia eta gaizkia, argitasun eta onura/ bihurtuko lukeen formula magikoa ezagutuko banu bezala./Orduan, alaitasun honentzako arrazoi bat bilatzen dut, /ez dut topatzen/ eta ezin dio nire buruaz irri egiteari utzi./ Bizitza bera, sekretu bakarra dela sinisten baitut.`` Esanagatik, guk EHAK bozkatuko dugu Hernanin, nahiz legalak zein ilegalak izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!