Gaur inauguratuko dute skate pista berria Pana parkean, arratsaldeko 17:00etan. Skate pista dagoeneko irekia dago, baina, Skate-roller taldeak inaugurazio ofiziala egin nahi du eta horretarako txapelketa antolatu du gaur, kale hezitzaileekin batean. Txapelketan nahi duen guztiak hartu lezake parte eta izen ematea arratsaldeko 16:00etan irekiko da. Txapelketari 17:00etan emango zaio hasiera: partaide bakoitzak hiru minutu izango ditu bere exibizioa egiteko eta epaileek hori puntuatuko dute. Irabazleentzat sariak izango dira. Proba ikusgarria izaten da eta gusto duenak aukera erraza du gaur, ikusi nahiz parte hartzeko.
Amonarraiz: ``gazteek gogor lan
egin dute eta 1.356 firma bildu dituzte``
Andoni Amonarraiz Udaletxeko Zerbitzu Publikoetako buruak Kronikari adierazi dio pozik dagoela skate pista berriarekin: ``kale hezitzaileek esan ziguten horrelako demanda bat bazela gazteen artean. Talde batekin elkartu eta 1.300 firma bildu ezkero pista egingo geniela esan nien. Gogor lan eginda 1.356 firma biltzea lortu zuten eta beren reibindikazio hori erralitate bat da gaur`` adierazi du. Udalarentzat kostu dezentea izan arren merezi izan duela dio Amonarraizek eta esker oneko hitzak izan ditu kale hezitzaileentzat: ``honek erakusten du asmatu dugula zerbitzu hau martxan jarrita eta ondo egiten dutela gazteen denbora librea antolatzeko segimendua``.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!