Bizilagunen eskaera nagusiak dira: espaloi bat jartzea, autobus geltoki
bat egitea eta semaforo bat ere jartzea.
Urumeako autobideko obrak direla eta, bide berria egina dago Martindegin, Hernani eta Astigarraga lotzeko. Arazoa da bizilagunak keja direla bidea oso arriskutsu dagoelako orain, eta espaloia jartzea, autobus geltokia egitea eta semaforo bat jartzea eskatzen dute. Hernaniko Udaleko Hirigintza Zinegotzi Iñaki Arratibelek jakitera eman duenez izan dituen hartu emanetan Diputazioko arduradunek arazoari erremedioa jartzeko konpromisoa hartu dute eta badirudi auzotarrek egindako hiru eskaera nagusi horiek beteko dituela Diputazioak.
Diputazioaren konpetentzia bada ere, gai honek eztabaidak sortu ditu Udal ordezkari eta Bildu Hernaniko kideen artean, batzuek oraingo Udal gobernuaren errua dela eta besteek aurreko legegintzaldikoena dela salatu baitute. Badirudi arazoari erremedioa jarriko zaiola.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!