Datorren igandean Mozarten Requiem obra erlijioso famatua interpretatuko du Hernaniko Juan Bataiatzailea Parrokian, Tolosako Orfeoiak. Zuzendari Inazio Ruiz de Alegria izango da eta Concerto orkestak, Borja Rubiños organo joleak eta Amaia Arberas, Jon Plazaola, Marife Nogales eta Jesus Garcia Arejula bakarlariek ere hartuko dute parte. Datorren igandean, apirilak 10, izango da kontzertua, arratsaldeko 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!