Polizia operazio berean beste 2 lagun atxilotu dituzte Arrasaten.
Hiru atxilotuak Madrila eraman zituzten atzo bertan.
Polizia Nazionalak Marta Igarriz hernaniarra atxilotu zuen atzo goizaldean Kale Nagusian eta beste bi lagun atxilotu zituen Arrasaten. Arrasaten atxilotuak Gaizka Olabarrieta eta Gaizka Aztiria dira, zenbait komunikabidek jakitera eman duenez.
Poliziak ETAren Donostia komandoarekin lotu ditu hiru atxilotuak, martxoaren 25ean Donostian atxilotutako pertsonei laguntza ematea leporatuta. Atzo goizean Madrila eraman zituzten hiru atxilotuak eta Polizia Nazionalaren egoitzetan daude inkomunikatuta. Audientzia Nazionalak agindutako Polizia operazioa zabalik dago oraindik.
Mobilizazioak
atzo Hernanin
Atxiloketak salatzeko manifestazioa egin zen atzo Amnistiaren Aldeko Mogimenduak deituta. Gaur asanblea izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!