Ligak ari dira bukaerara iristen eta taldeek partidu garrantzitsuak dituzte. Boleibolean Euskal Herriko Txapeldun gelditu liteke Hernaniko mutilen taldea gaur irabazten badu. Futbolean, berriz, gorengo mailara igotzeko borrokan garrantzitsua dute gaur Zubipen irabaztea, eta entrenatzaileak eta kapitainak Kronikari argi azaldu diotenez hori da beren helburua: «gure helburu bakarra da hurrengo urtean Hernani preferente mailan egotea».
Bestalde, pelota taldeak ere Berria txapelketako finala jokatuko du gaur Uharteren kontra Hernaniko kiroldegian, eta saiatuko dira txapelketa onari erremate hobea ematen
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!