Greba deitu dute gaurko Osakidetzan ELA, SATSE eta SME sindikatuek

Kronika - Erredakzioa 2005eko apirilaren 8a

Sindikatuek diotenez, sendagile guztiek egingo dute greba Hernaniko Anbulategian. Zerbitzu minimoak egingo dira, Anbulatorioko buruek Kronikari esan diotenez

Greba orokorra deitua dago gaur Osakidetzan eta deitu duten sindikatuen arabera, Hernaniko Anbulategian sendagile guztiek dute greba egiteko asmoa. Horrela gertatzen bada ez da sendagile kontsultarik izango gaur eta zerbitzu minimoak bakarrik emango ditu Anbulategiak. Larrialdietako zerbitzua izango da gaur Anbulategiko arduradunek Kronikari esan diotenez.
Baldintzak hobetu eta Osakidetzako politika salatu Sindikatuek grebarekin lortu nahi dutena da ``lan baldintzak negoziatu eta hobetzea batetik, eta bestetik, Osasun Sailak zuzenduta Osakidetzak daraman politika salatzea``. Greba deitu duten sindikatuek salatu dute LAB, CCOO eta UGTk lan konbenioa sinatu izana: ``ados ez gauden 3 sindikatuek % 80 daukagu negoziazio mahaian eta sinatu duten 3 sindikatuetatik LABek bakarrik du ordezkaritza mahai horretan eta % 20rekin``. Sindikatuek salatu dute ``bataz-besteko 50 urte dituen plantila ez da aski sortzen den lan-zama guztiari erantzuteko eta horrela ezinezkoa da kalitatezko arreta eskaintzea. Bien bitartean, itxaroteko zerrendak geroz eta luzeagoak dira eta geroz eta gehiago luzatzen dira``. Egoera hau salatzeko manifestazioa dago gaur Bilbon, goizeko 11:30etan.
Sindikatuek emandako zenbait datu (EUSTATek argitaratutako datuak) ñ ``EAE da Osasunbidean gutxien inbertitzen duen Elkarte Autonomoa, ingurukoekin alderatuta. 2002 urtean: EAE, %4,3; Nafarroa %4,9 eta Estatuan: %5,03``. ñ ``1995etik 2005era gastua jaitsi egin da %0,2, BPG portzentaia kontuan hartuta. 1995ean %4,5 zen eta 2005etan %4,3. Portzentai berdina mantentzeko 107 milioi gehiago inbertitu behar dira``. ñ ``Aurrekontu eskas hauek kontuan izanda, lan zama nabarmen hazi da gure jardunean: Hospitalean, kontsultak %24,9 igo dira, urgentziak %36,7; operazioak %26,5; eta ohe kopurua, %9,6 gutxitu da. Lehen arretako eremuan kontsultak %7,2 igo dira; medikuntza orokorreko kontsultak %8,6 eta pediatrikoak %11,2``.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!