Ignacio Abrego Txopeitia, Dani Egea Olaskoaga, Pedro Miguel Leal Sá, Iban Txamorro, Erich Bidegi Struchtemeier
Larramendi kaleko 14/16an egindako lan txapuzeroak direla eta:
- Noren etxean egiten dira fatxadako lanak, bertako bizilagunei inongo oharrik eman gabe?
- Noren etxean egiten dira fatxadako lanak, inongo segurtasun hesirik jarri gabe?
- Noren etxean egiten dira fatxadako lanak, pareta puskatzen arituta arazoari inondik ere konponketa onik eman gabe (Pareta pikatzen bada, eroritakoaren ingurua berriz erortzeko arriskuan geratzen baita).
- Noren etxean egiten dira fatxadako lanak eta egun oso batean botatako hondakinak nonahi utzi (balkoiak, leihoak, portala, etxe inguruko espaloi oro).
Eskerrak eman behar ditugu kalte fisikoak kotxe batek bakarrik jasan dituelako. Noren ongizatean egiten dira halako kuxidadeko lanak?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!