Inskripzioa 10:30etatik 11:30etara egongo da irekita eta matrikulak 15 euro balioko ditu
Datorren igandean plater tiro txapelketa dago Santa Barbaran, Txantxangorri elkarteko bazkideentzat. Minifoso modalitatean jokatuko dute, 15 plateretara. Inskripzioa 10:30etatik 11:30etara egongo da irekita eta matrikulak 15 euro balioko ditu. Hiru kategoria bereiziko dira eta kategoria bakoitzeko 6 lehenengoentzat dago saria. Txantxangorritik jakitera eman dute txapelketan parte hartzeko ezinbestekoa dela lizentzia izatea.
Bestalde, aurten ere erregularitate saria jarriko du Txantxangorrik, 2005ean egingo dituzten txapelketetan plater gehien puskatzen dituenarentzat. Saria 1000 kartutxo eta txapela izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!