Izen emateko epea apirilaren 21ean, osteguna, bukatzen da
Mendiriz Mendi Elkarteak Lokiz mendizerrara antolatu du irteera, apirilaren 24rako, igandearekin. Helduentzako irteera izango da eta goizeko 08:00etan irtengo dira Atsegindegitik, egun pasa egin eta Hernanira bueltatzeko. Bazkideek 8 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 11 euro. Izen emateko epea apirilaren 21ean, osteguna, bukatzen da, Mendiriz Mendin bertan, Iturregi enparantzan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!