Oreka TX eta Morauren kontzertua gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 6a, 02:00

arratsaldeko 20:00etatik aurrera

OREKA TX eta Morauk kontzertua emango dute gaur Biterin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. EHEk Hizkuntz Eskubideen Eguna antolatu du datorren igandean Oiartzunen eta horren bueltan zenbait ekitaldi antolatu dituzte Hernanin. Oreka TX txalapartan oinarritzen den taldea da eta zenbait kide hernaniarrak ditu. Andoni Tolosa Morau kantautore hernaniarra da. GAUR, ASTEAZKENA l Oreka TX eta Morau Biterin. Kontzertua dago gaur Oreka TX eta Moraurekin, 20:00etan Biterin. ETZI, OSTIRALA l Bertso poteoa eta afaria. Bertso poteoa egingo dute ostiralean, 20:30etan Plazatik abiatuta. Ondorenean afaria izango da. IGANDEA, APIRILAK 10 l Oiartzunerako autobusak. Autobusak antolatu dituzte Oiartzuna, Hizkuntza Eskubideen Egunera joateko. Txartelak Txili, Zumitza eta Garinen daude. EGUNERO, IGANDERA ARTE l Erakusketa, Goiz Argi eta Zumitzan, Hizkuntz Eskubideen inguruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!