Ezker Abertzaleko hautetsiek Usurbilgo Udaletxea hartu zuten larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 5a, 02:00

okupazio sinbolikoa egin zuten larunbatean, eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko

Bildu Hernani eta legez kanporatutako beste zenbait plataformetako hautetsiek Usurbilgo Udaletxean okupazio sinbolikoa egin zuten larunbatean, eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko. Apartheid ez!, herriaren hitza errespetatu eta beste hainbat lelo zituzten orriak banatu zituzten. Horrez gain, Usurbilgo Udal erregistroan eskaera bat egin zuten ``herritarren bozkak eta erabakiak errespeta itzazue behingoz!!`` zioena. Ekitaldia bukatutakoan Udal eraikina utzi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!