Iaz bezalaxe, bideo eta poesia izango dira larunbatean Biteri kultur etxean eta igandean izango da arrakastarik haundieneko festa
EXTREMADURARI buruzko jardunaldiak izango dira datorren asteburuan Hernanin, eta urteroko moduan jende asko biltzea espero da. Iaz bezalaxe, bideo eta poesia izango dira larunbatean Biteri kultur etxean eta igandean izango da arrakastarik haundieneko festa, Latsunbeko kirol pistan. Inguratzen denak Extremadurako jaki eta edari goxoak dastatu eta erosteko aukera izango du, Virgen de Guadalupe taldeak alaituta. Donostiako Zentro Extremeinoak antolatzen du festa.
LARUNBATA 9
l Bideoak Biterin, 19:30etan. Extremadurari buruzko bideo emanaldia izango da datorren larunbatean Biterin.
l Poesia emanaldia. Bideo emanaldiaren jarraian, poesia errezitatuko dute, Biterin bertan. Extremadurako poeten poesia izango da errezitatua Emiliano Gañan, Benjamin Sañudo eta Antonio Davilaren eskutik.
IGANDEA 10
l Extremadurako produktuak. Extremadurako jaki eta edariak dastatu eta erosteko aukera izango da igandean eta bertako artisautza produktuak eta liburuak ikusteko aukera ere bai, 10:00etatik aurrera.
l Virgen de Guadalupe taldearen emanaldiak. Eguerdiko 13:00etan eta arratsaldeko 17:30etan Virgen de Guadalupe dantza eta koru taldearen emanaldia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!