Aste honetan bi antzerki emanaldi izango dira Biterin. Bihar, asteartea, ‘Ezetz lepoa jarri’ antzerkia, Kanpingags taldearen eskutik eta asteazkenean, apirilaren 20an, ‘Bihotzetik,’ Vaiven produkzioak eta Verdini dantza taldeak egina. Kultur etxetik jakinarazi dute sarrerak salgai egongo direla gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Biterin bertan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!