Kalean dantza giroa jarri zuen Bizkaiko perkusio taldeak.
Txatunga Bembé talde bizkaitarrak perkusio doinuz dantzan jarri zuen Hernaniko Kaxkoa joan den igandean eta jendeak gozatu bat hartzeko aukera izan zuen. Honenbestez, bukatu dira txotx denboraldirako antolatutako ekitaldiak eta Kultur Batzordetik balorazio ona egin dute. Beatriz Fernandino Kultura Zinegotziak Kronikari esan dionez, aurtengo arrakasta ikusita datorren urtean ere antolatuko dituzte ekitaldiak txotx denboraldiaren barruan.
Aurtengoari dagokionez, Tapia eta Leturiarekin egindako dantzaldia, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia, El Pisito kale antzerki eta Alboka taldearen kontzertuak arrakasta haundia izan dute. Eguraldiagatik triste xamar gelditu dena, berriz, buruhaundien topaketa izan da eta Tilosetan jarri beharreko jolas parkea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!