Enpresa txiki eta autonomoentzat mintegia

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 4a, 02:00

Miramon Enpresa Digitalak mintegia antolatu du

Miramon Enpresa Digitalak mintegia antolatu du langile autonomo eta enpresa txikientzat. Software alokairuaren zerbitzuak eta informatika aplikazioak gaiaren bueltan izango da. Helburua da informatikaren etengabeko aurrerakuntzen aurrean enpresek zein alternatiba dituzten azaltzea. Izena emateko mezu bat bidali daiteke email honetara: cursos@miramondigital.com. Bestela telefono honetara deitu: 943 252 595. Ikastaroa bihar izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Hernani Institutuan (Karmelo Labakan)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!