Eskerrik asko zuei.

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 4a, 02:00

Luix Intxauspe, Lur Etxeberria, Oier Agirresarobe eta irakasle guztiak. Hernaniko AEKren izenean

Eskerrik asko zuei. Korrika ibili zaretenoi. Begira egon zaretenoi. Batzordeetan lan egin duzuenoi. Ekitaldietan parte hartu duzuenoi. Ikusentzule izan zaretenoi. Diruz lagundu duzuenoi. Diruz lagun ezin eta bestelako borondatea erakutsi duzuenoi. Mila esker bi mila kilometro baino gehiago, gau eta egun, gelditu gabe KORRIKA ibiltzea posible egin duzuenoi. Halako ``erokeria`` lelokeria izan ez dadin euskara ikasi, ikasten ari eta ikasten hasi zaretenoi eskerrik ``(b)eroenak``. Oinak atseden eske ari dira, baina mingaina jarri behar orain dantzan hamar eguneko festa hau urteko egun guztietan berbena izan dadin. Izan ere, erderaz mintzo diren guztiak baitaude harro euren hizkuntzaren oihartzunaz; eta euskararenaz gutako bakoitzak esan dezala, NI ERE BAI! Mila esker
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!