EUSKARIANS taldeak, 22 urte azpikotan, partidua jokatu zuen larunbatean Irlandako Munsterren kontra
EUSKARIANS taldeak, 22 urte azpikotan, partidua jokatu zuen larunbatean Irlandako Munsterren kontra. Euskariansek 42 eta 26 galdu zuen Irlandako taldearen kontra, baina joko polita eta partidu ikusgarria gozatzeko aukera izan zuten errugbi jarraitzaileek.
Euskarians taldeak 22 azpikotan Euskal Herri mailako jokalaririk onenak bildu zituen larunbateko partidurako eta tartean izan ziren 3 hernaniar: Iñaki Apezetxea, Harkaitz Otaño eta Iraitz Garmendia. Azpimarratzekoa da Iñaki Apezetxeak partidu osoa jokatu zuela, ondo aritu zen eta gainera ensaio 1 ere egin zuen. Harkaitz Otaño eta Iraitz Garmendia bigarren zatian atera ziren zelaira. Partidu honetarako Garikoitz Barrio ere konbokatua zegoen baina lana medio, ezin izan zuen jokatu.
Munsterrek bere bigarren taldea atera zuen zelaira eta nabaritu zen talde osatua eta indartsua zela. Euskarians aldiz, ekipo ezberdinetako jokalariek osatzen dute eta diferentzia nabaritu egin zen.
Partidua bukatzean jokalariak, irlandesak eta euskaldunak, Erreala-Osasuna partidua ikustera joan ziren eta handik sagardotegira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!