Urtzi Airak 3garren postua egin zuen Lasarten ‘Neska’ txakurrarekin

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 4a, 02:00

Lanerako Txakurren Gipuzkoako 1ngo Txapelketa izan zen atzo Lasarten eta Urtzi Aira hernaniarrak 3garren postua lortu zuen

Lanerako Txakurren Gipuzkoako 1ngo Txapelketa izan zen atzo Lasarten eta Urtzi Aira hernaniarrak 3garren postua lortu zuen, Neska txakurrak egindako lan bikainari esker. Haize indartsuak lana zaildu zuen Haize haundia egin zuen atzo Lasarten eta horrek lana zaildu zien parte hartzaileei, izan ere horrek eragotzi zuen zakurrek nagusien aginduak entzutea. Proba egiteko 15 minutu jarri zituzten eta Urtzi Airak 12 minututan burutu zuen antolatzaileek jarritako lana. Lehendabizi ardiak hesi batetik pasa behar izan zituzten eta gero enbutu batetik barrena. Segidan eskortan sartu behar izan zituzten ardiak eta txakurra kanpoan eserarazi. Proba bukatzeko itxitura batean sartu behar izan zituzten ardi guztiak eta atea itxita utzi. Proban parte hartu zuen baita ere Haritz Azurmendi elduaindarrak eta garai batean Ereñotzun bizitakoa. Azurmendik Eki txakurrarekin hartu zuen parte eta 4garren postua egin zuen. Aurreneko eta bigarren postuan Aitor Lizarazu geratu zen. Lehendabizikoan Xerpa txakurrarekin eta bigarrena Eki txakurrarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!