Apirilaren 10ean Hizkuntza Eskubideen Eguna dela eta Molotoff Irratian elkarrizketak emitituko dituzte, euskararen egoeraren
inguruan. Gaur Josu Arrietari, LABeko kideari, egindakoa emitituko dute. Elkarrizketa Euskal Herrian Euskarazeko kideek egin dute eta goizeko 09:00etan, eguerdiko 13:00etan eta arratsaldeko 19:00etan jarriko dute. Apirilaren 8ra arte egunero emitituko dituzte gaiari buruzko elkarrizketak. Bihar, Paul Bilbao, Euskararen Behatokiko kidea izango da; asteazkenean, Jabier Agirre, Osakidetza Euskaldundu elkarteko kidea; ostegunean, Beñat Aginagalde, medikuntza ikaslea eta ostiralean, Manuel Fraile hernaniarra
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!