Deustu 2 - Hernani 3
Jokoak: 25-23galdu, 25-23 galdu, 21-25 irabazi, 17-25 irabazi eta 11-25 irabazi.
HERNANIK irabazi egin zuen atzo Deusturen kontra jokatutako partidua. Emaitza 2 eta 3 izan zen eta hau da irabazi duten 4garren partidua. Garaipen honek igoera faserako txartela ekarri die hernaniarrei eta orain falta zaizkien bi partiduak irabazten saiatuko dira.
Atzoko partiduari buruz Eusebio Lizarazu entrenatzaileak adierazi du Hernanik ez zuela ondo jokatu: ``Aste Santuko etenaldia nabaritu egin dute eta erritmoa falta izan zaigu. Atsedenaldiaren ondoren arrankatu egin dugu eta partiduari buelta eman diogu`` adierazi du. Hurrengo astean Gasteizen kontra jokatuko dute Hernanin eta irabazi ezkero Euskal Ligako txapeldun geratuko dira. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!