Hernaniko 350 enpresatatik eta dagoeneko 260 sartu dira bilketa sisteman
Enpresetako zaborra biltzeko sistema ere aldatu egin da. Oraintsu arte Udalaren konpetentzia zen gaia, baina, enpresa bakoitzak bere kasa gestionatzen zituen bere hondakin ez-industrialak. Iaztik, San Markosek hartu du gai horren ardura eta banan-bana enpresa guztiekin ari da bilketa sistema lotzen. Zerbitzua enpresa bakoitzaren beharraren arabera moldatzen da, eta kostua ere horren arabera dijoa.
San Markosek emandako datuen arabera, dagoeneko 260 enpresa sartuta daude sistema berri honetan, eta gainerakoekin harremanetan daude zerbitzua nola moldatu ikusteko. Enpresa berriekin, aktibitate lizentzia ematerako eskatzen zaie San Markosen sisteman sartuta egotea.
Segimendua egiteko modua
Enpresetako hondakinak ere San Markosek biltzeari esker, hemendik aurrera Udalak aukera izango du hondakin horien segimendu zehatza egiteko. Orain arte oso lan nekeza zen hori, enpresaz enpresa bildu behar zirelako datuak.
Hondakin industrialak, berriz, orain arte bezala gestionatuko dira. Alegia, enpresa bakoitzak antolatuko du zerbitzua eta zabortegira eramateko modua. Arriskutsuak izan litezkeen hondakinak enpresa berezien bidez biltzen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!