Zaborrei buruzko Ordenantzak hiru hilabete bete ditu eta Udalak ahalegin berezia eskatu die komertzioei

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 3a, 02:00

San Markosek komertzioan bertan jasotzen du kartoia, astean behin. Ordenantza berriarekin, urtarrila ezkero, komertzio eta ostalaritzan derrigorrezkoa da kartoia, olioa eta bidrioa San Markosek biltzea.

Zabor ordenantzak lau hilabete daramazki indarrean eta Udalak establezimenduei dei egin die San Markosek bilketa sisteman sartzeko. Ordenantza berriak agintzen du komertzio eta ostalariek derrigorrezkoa dutela kartoia, olioa eta bidrioa San Markosen atez-ateko bilketa zerbitzuarekin bidez biltzea. Ingurugiro departamenduaren arabera, olio eta bidrio bilketan jendea inplikatu da eta ondo funtzionatzen du. Kartoi bilketan, ordea, oraindik komertzio gehienak bilketa zerbitzuan sartzeko daude. Astean behin bildu San Markosek astean behin biltzen du komertziotako kartoia eta horretarako nahikoa da zerbitzuan izena ematea. Astean behingoa, ordea, motz gelditzen da komertzio askorentzat, ezin dutelako aste osoko kartoia barruan gorde. Establezimenduek bilketa maizago egiteko eskatu diote San Markosi, eta Mankomunitatea astean bitan biltzea aztertzen ari da. Udalaren esanetan, zenbat eta komertzio gehiago etorri kartoia biltzeko zerbitzu horretara, maiztasuna haunditzeko aukera gehiago izango da. Beraz, Zabor Ordenantzak multak ere planteatzen ditu legea betetzen ez duenarentzat. Olatz Urrutibeaskoa Ingurugiro teknikariaren esanetan, ordea, helburua ez da inor zigortzea, zabor bilketa ahalik eta efikazena antolatzea baizik. Alde horretatik, espero du urte bukaerarako komertzioa funtzionamendu berrira egokituta egotea. 2005eko urtarriletik zabaldu diren establezimendu berri guztiekin ez da horrelako arazorik izango. irekitzeko lizentzia jasotzeko eskatzen zaie bilketa sisteman sartuta egotea. Etxeko eskonbroak, debalde Kartoiarena ez da zabor bilketaren gaian dagoen arazo bakarra. Zenbait jendek, eta batzutan enpresak ere bai, zaborrak leku publikoetan botatzen ditu: Orbegozo inguruan, bide beltzean, Arizmendi inguruan eta abar. Askotan eskonbroak izaten dira, baina baita kubiertak eta bestelako basurak ere. Alde horretatik, Udalak jakin arazi du, norbera partikular gisa joanda Arizmendiko zabortegian eskonbroak, kubiertak eta aba botatzea debalde dela. Orduak eta egunak errespetatu Ordenantza berriak, zaborra ateratzeko orduak eta egunak ere zehazten ditu, eta hori errespetatzea oso garrantzitsutzat jo du Udalak. Eguneroko zaborra 19:00etatik 22:00etara bitartean atera behar da. Zabor astuna, berriz, (muebleak, labadorak...) astearte gauean, gero asteazken goizean biltzeko. Konpostadora jartzeko aukera San Markosek zabor organikoarekin konposta egiteko 700 makina erosi ditu eta jardina duten etxetan jartzeko aukera dago. Etxe inguruan terrenoa izatea eskatzen da gero ongarria han zabaltzeko. Makina hori jartzeko interesa duenak Udaleko Ingurugiro Sailarekin jarri behar du harremanetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!