Berria txapelketa finalerdietan dago eta gaur Hernani eta Lemoako taldeek indarrak neurtu beharko dituzte. Berria txapelketan afizionatu mailan Euskal Herriko 32 talde onenak biltzen dira eta bigarren aldia da Hernani txapelketa honetako finalerdietara iristen dela. Hala ere, Lemoako taldea txapelketako sorpresa izan da Amezketako Zazpiturren kontra, iazko txapeldunen kontra, irabazi egin baitzuen hauek kanpoan utziz. Partiduak gaur goizeko 11:45etan izango dira, Altzako frontoian.
3 partidu nahiko berdinduak
Kadete mailan Hernanitik Lizarralde eta Grajalek jokatuko dute, Lemoako Arrese eta Gojenolaren kontra. Hernaniko kadete aurrelari titularra, Jon Ezeiza, lesionatuta dago eta Rufino Rekaldek adierazitakoaren arabera horrek eragingo du partidua nahiko berdinduta egotea. Ezeizarekin tanto diferentzia ziurtatua egon zitekeen.
Jubeniletan, Hernaniko Ezeiza eta Gorrotxategi ariko dira Lemoako Galarza eta Olabarrietaren kontra. Partidu berdindua dela adierazi du Rekaldek eta tanto diferentzia haundirik ez dela izango.
Nagusi mailako partidua erabakigarria izango da beraz, Hernanitik Alvarez eta Mendizabalek jokatuko dute eta Lemoatik Erauskin anaiek. Oier Mendizabal aurrelaria bere puntu onenean dagoela adierazi digu Rufino Rekaldek baina Lemoako taldeko nagusi mailako bikotea maila honetako bikote onenetariko da eta aurreko bi partiduetan ateratako tantoak bere biziko garrantzia izango dute. yy