Iraitz Garmendiak eta Iñaki Apezetxeak Euskariansekin jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 2a, 02:00

Partidua arratsaldeko 16:30etan da Anoetan.

Hernaniko errugbi taldean dabiltzan Iraitz Garmendiak eta Iñaki Apezetxeak Euskarians taldearekin jokatuko dute gaur Irlandako Munsterren kontra, 22 urtez azpiko kategorian. Euskarians taldeak Euskal Herri osoko jokalariak biltzen ditu, gehienak Iparraldekoak. Jokalari hauekin batera Iñaki Barrio ere konbokatuta dago. Partidua gaur izango da arratsaldeko 16:00etan Donostiako Anoeta txikian. Igandean aldiz, errugbi partidu ikusgarria ikusteko aukera izango da, Irlandatik datorren Munsterrek Biarritz Olympique Pays Basqueren kontra partidua baitu. Partidu hau Heineken Cup txapelketako final laurdena da eta Europa mailako talderik onenak ari dira bertan. Partidura 32.000 pertsona joango dira horietatik 400 bat hernaniar. Partidua arratsaldeko 16:30etan da Anoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!