Garapena eta aurrerapena

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 2a, 02:00

Julen Lizaso

Zur eta lur utzi nau Urumeako Autobideko Hernani-Ergobia ko zatian zubibidea egiteko erabili duten ``bultzada`` teknika berriak. Printzipioz ez dira garraiatu behar fibrozementuz egindako pieza erraldoi horiek eta ez dago hormigoizko pilareetan gainera igo beharrik. Sekulako aurrerapena eta seguraski gastuak murriztu eta seguridadean irabazten da. Asko hitz egiten da ferrokarrilaz zerbitzuak hobetzeko eta karreterak arintzeko; baita AHTa eta Gipuzkoako tranbiari buruz, duela gutxi anuntziatu direnak, eta handik egun gutxitara Hernaniko alkateak ozenki aldarrikatu zuen Ergobian barrena Hernani eta Donostia lotzen zituen tranbiaren berreskurapena. Eraikitzen ari diren autobiako zubibidea aurretik zegoen zubibidearen gainetik pasatzen da, era berean erreka zeharkatzen du. Hau da, tranbia egiten bada, lehendabizi Urumea erreka zeharkatuko du eta gero autobia berriaren azpitik pasa beharko luke ...baina ez, zubibide zaharra errematatu egin dute. Zubibide hau arte lan bat zen, tranbia zaharra zenaren azkeneko aztarna, eta basakeriaz suntsitu dute. Honek ez du atzera bueltarik. Bide beraren ardatzean eta erabateko mespretxuz pilare bat eraiki dute; inorrek azaldu edo justifikatu ahal dezake zergatik ezin zitekeen pilare hori 5 metro haruntzago jarri, zubibide zaharraren aurretik edo atzetik? Orejerekin egiten den garapen honek aurrerapenarekin ez du zer ikusirik. Hau dagoeneko egina dago eta AHTak ingurugiroan eragingo dituenak hor daude; ez al du Herniko Udaletxeko inork ezer egin behar sentsibilitatearen izenean?...Ala hau ere galdu dugu?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!