Gaur dute partidua Deusturen kontra,
arratsaldeko 17:00etan Deustuko kiroldegian. Falta zaizkien 3 partidutik 1 irabaztea nahikoa dute.
HERNANIKO mutilen boleibol taldea tenporada bikaina ari da egiten eta gaur Deusturen kontrako partidua irabazi ezkero igoera fasera pasako litzateke zuzenean. Partidua gaur arratsaldeko 17:00etan jokatuko da, Deustuko kiroldegian.
Hernani Euskal Ligan dabil eta bukatzeko 3 partidu falta zaizkio. Orain arte 3 partidu irabazi dituzte eta egindako lanarekin aukerak dituzte igoera fase horretan egoteko. Hala ere, falta zaizkien 3 partidu horietatik 1 irabazi ezkero igoera fasera pasako lirateke zuzenean.
Eusebio Lizarazu, taldeko entrenatzaileak adierazitakoaren arabera, Deustu eta Hernani parean dabiltzan taldeak dira eta bietan edozeinek irabazi dezake gaurko partidua.
Datorren astean Gasteiz
Gaurko partidua galdu ezkero Hernanik ere badu esperantza. Eusebio Lizarazuren hitzetan Gasteiz azkenekoa dijoa klasifikazioan eta partidu hori irabazteko aukera asko ditu Hernanik.
Neskek atsedenaldia
asteburu honetan
Neskek atsedenaldia dute aste honetan. Euskal Ligan dabilen taldeak klasifikazioaren erdi parean geratzea du helburua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!