Gaur kontzentrazioa izango da Zinkoeneako rotondan, arratsaldeko 20:00etan.
Etxeratek jakinarazi du presoek egin duten borrokaldia bukatu ondoren eta hausnarketa egin ondoren mobilizazioekin jarraituko dutela. Mobilizazioak ostiralero izango dira eta gaur bertan izango da aurrenekoa. Datorren astean, enkartelada egingo dute herrian zehar, eta hileko azken ostiralean kontzentrazioa egingo dute plazan. Hileko beste ostiraletan, gaur besteak beste, kontzentrazioa egingo dute Zinkoeneako errotondan. Deialdi guztiak arratsaldeko 20:00etan izango dira.
``Eskubideak urratuta``
Etxeratek adierazi du badagoela nahiko motibo mobilizazioekin jarraitzeko: ``gure senide direnen eskubideak astero-astero urratzen direlako. Torturak komisaldegietan, sakabanaketa, osasun desasistentzia, palizak zeldetan, trasladoak edozein modutara, bisitak murriztea, 3/4 beteta dituzten presoak bahitzea, besteak beste`` azaltzen du Etxeratek. Etxeratek dei egiten die herriarrei ``preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko kalean eta behar den lekuan`` adierazi dute.
22 preso hernaniar
Etxeratek preso dauden hernaniarrak gogorarazi ditu: Inma Noble, Ibon Fernandez, Ainhoa Garcia, Imanol Miner, Pakito Lujanbio, Anjel Cruz Arrozpide, Gotzon Aranburu, J.M. Errazkin Otsua, Anjel Pikabea, Fernando Alonso, Gorka Loran, Alberto Rey, J.J. Zabaleta Baldo, Asier Ormazabal, Garikoitz Arruarte, Pedro Maria Cano Pittu, Oihane Bakedano, J.M. Olano, Andoni Murga, Kepa Pikabea, Araitz Zubimendi eta Itxaso Zaldua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!