APIRILA aktibidadez beteta dator, igande honetan bertan Txatunga Bembe perkusio taldeak herriko kaleak girotuko ditu eguerdiko 12:00ak inguruan. Brasieko batukada erritmoa ekarriko dute Txatunga Bembeko kideek eta animatu ezkero gerriak astintzeko aukerarik izango da.
Urtero sasoi honetan egiten den bezala, Extremadurako Jardunaldiak antolatu dituzte. Aurten 13garren edizioa izango da eta Extremadurako kultura eta giroa Hernanin bertan gozatzeko aukera izango da.
Felipe Sagarna, Zaparen, heriotzaren 25garren urteurrena da aurten eta hori aprobetxatuz hernaniar hau omenduko dute. Egun guztirako egitaraua antolatu dute: bere etxe aurrean ekitaldia, txarangak, bazkaria eta bertsolariak, besteak beste.
Bi antzezlan apirilean
Apirilaren bi antzezlan izango dira Biterin. Apirilaren 19an, ‘Ezetz lepoa jarri’ obra antzeztuko du Kanpingas taldeak. Bertan kontatzen da ileapaindegi batean gertatuko hilketa eta ikusleak misterioa argitu beharko du. Antzezleak dira: J.R. Soroiz, Asier Hormaza, Kiko Jauregi, Ainhoa Aierbe, Kontxu Odriozola eta Joseba Apaolaza. Beste antzezlana apirilaren 20an izango da. ‘Bihotzetik’ obra eskainiko dute Verdini dantza taldeak eta Vaiven producciones taldeak. Dantza garaikideko ikuskizuna da obra hau, down sindromea duten pertsonen bizipenen isla.
APIRILAK 3, igandea
l Txatunga Bembé perkusio taldearen emanaldia. Eguerdiko 12:00etan, Kaxkoan zehar.
APIRILAK 5, asteartea
l Ipuin kontaketa Pello Añorgaren eskutik. Arratsaldeko 17:30etan 3-4 urteko haurrentzat eta 18:15etan 5-7 urtekoentzat, liburutegian.
APIRILAK 8, ostirala
l San Joanetako kartel lehiaketan lanak entregatzeko azkeneko eguna. Lanak Biterira eraman behar dira.
APIRILAK 9 -10, larunbata eta igandea
l Extremadurako XIII jardunaldiak.
APIRILAK 10, igandea
l Tolosako orfeoiaren emanaldia. Mozarten Requiem obra interpretatuko dute. Arratsaldeko 18:30etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
APIRILAK 17, igandea
l Felipe Sasgarna, Zapari omenaldia.
APIRILAK 18, astelehena
l Martuteneko kartzelako espetxeratuen lan artistikoen erakusketa. Apirilaren 20ra arte. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Biterin.
APIRILAK 19, asteartea
l ‘Ezetz lepoa jarri’ antzezlana. Kanpingas taldearen eskutik. Arratsaldeko 20:00etan, Biterin.
APIRILAK 20, asteazkena
l ‘Bihotzetik’ antzezlana. Verdini dantza taldea eta Vaiven produkzioak taldearen eskutik. Arratsaldeko 20:00etan, Biterin.
APIRILAren 23tik 30era.
l Dantzari festa.
APIRILAK 26, asteartea
l Ipuin kontaketa. Lur Kortaren eskutik. Arratsaldeko 17:30etan, 3-4 urteko haurrentzat eta arratsaldeko 18:15etan, 5-7 urteko haurrentzat, liburutegian.
APIRILAK 30, larunbata
l Antonio Insausti, Txobito I. Txistulari Gazteen Txapelketa.