‘Lohiazko Zerritzarra’ saria propaganda ez banatzeko eskaria errespetatzen ez duten enpresentzako

Kronika - Erredakzioa 2005eko martxoaren 31

Eguzkik dio enpresak eta San Markos mankomunitatea direla erantzuleak.

Eguzkik ``Lohiazko Zerritzarra`` saria sortu du. Talde ekologistak azaldu duenez, sari hori propagandarik ez jasotzeko eskaria errespetatzen ez duten enpresei banatuko zaie. Eguzki taldeak azaldu du milaka hiritarrek eskatu duela etxean propagandarik ez jasotzeko, ``propagandak enbarazu egiten duelako, ingurunearentzako kaltegarria delako eta basura gehiago sortzen duelako`` azaldu dute. Egoera honen erantzule egiten ditu enpresak eta San Markos Mankomunitatea: enpresak propagandaren erabileragatik eta hiritarren eskaerak ez errespetatzeagatik; eta San Markos Mankomuniteari buruz diote ordenantza bat sortu beharko lukeela buzoneoa erregulatzeko eta propaganda ez jasotzeko eskaria errespetatzen ez duten enpresak zigortzeko. Buzoiak aztertu Eguzkik adierazi du apirilean eta maiatzean propagandarik ez jasotzeko mezua duten hainbat buzoi aztertuko dituela. Propagandarik ez jasotzeko mezua errespetatzen ez duen enpresari emango diote ``Lohiazko Zerritzarra`` saria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!