Zure idatzitik ez daukat zer zuzendurik. Arrazoi betea duzu adiskidea.
Badakizu, idatzi bera bi hizkuntzetan -herriko bi kroniketarako- prestatu beharrean, erosokeriak gaztelania soilean idaztera bultzatu ninduen.
Baina, ez dakit erredakzioan euskeratutako alkatearen idatzi horrek euskeraren egoera zuk uste bezain beste hondatzen duen edo alkateak duen euskeraren aldeko borondate irmoa zalantzan jartzeko nahikoa den. Egia esan, dozenaka gutun bidali ditut Kronikara. Horietatik bat, azken hau, gazteleraz.
Eta, egitan, azkena dela agintzen dizut.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!