Auzo horretan eraikitako azkeneko 96 etxebizitzak bisitatu zituen Madrazok eta erosleei hainbat dokumentu banatu zizkieten.
Javier Madrazo, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua izan zen atzo eguerdian Hernanin, Antziola Berri auzoan eraikitako azken 96 etxeak inauguratzeko. Javier Madrazoz gain beste hainbat Udal ordezkari izan ziren aurkezpenean, tartean Joxan Rekondo Alkatea.
Etxebizitzak bisitatzen aritu ondoren hitz batzuk egin zituzten eta etxebizitzekin lotutako hainbat paper banatu zizkieten etxebizitzen har- tzaileei. Javier Madrazok eskerrak eman zizkien etxeen hartzaileei, promozio hau egin duen Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari lotuta dagoen Visesa soziedade publikoari eta Hernaniko Udalari. Madrazok azpimarratu zuen erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren emaitza izan dela babes ofizialeko etxebizitza hauen promozioa eta adierazi zuen babes ofizialeko etxeak oinarri ekonomiko haundirik ez duen jendearentzat alternatiba direla gaur egun.
Estatuko mediaren gainetik
Madrazok azaldu zuen E.A.E Espainiako mediatik gora dagoela babes ofizialeko etxebizitzei dagokionean: ``E.A.E ko 3 etxebizitzatik 1 da babes ofizialekoa. Espainiako mediaren gainetik gaude`` esan zuen.
96 etxebizitza, 48 alkilerrean
96 etxebizitza horietatik 48 alkiler sozialekoak dira. Madrazok azpimarratu zuen behar ezberdinetarako eskaintzak egiten ari direla. Kalitateari dagokionean Madrazok adierazi zuen etxebizitza libre askok baino kalitate hobeagoko etxeak direla hauek, ``kontrol zorrotzak pasa dituztelako`` azaldu zuen. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!