Zuhaitz Irastorza Espainiako Estatuko onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2005ko mar. 30a, 02:00

Irastorzak Madrilgo Leganes taldeko partaide bezala jokatu du txapelketa honetan

Zuhaitz Irastorza mahai teniseko jokalari hernaniarrak parte hartu du asteazkenetik iganderarte Galizian jokatu den Espainiako Txapelketan, emaitza bikainarekin gainera. Irastorzak Madrilgo Leganes taldeko partaide bezala jokatu du txapelketa honetan eta jubenilen mailan laugarren egin du, taldekako sailean, Jose Maria Alkantara madrildarra eta Giorgi Nikolaev bulgariarra lagun zituela. Hirukotea semifinaletara iritsi zen, baina Anda-luziako Lebrija taldearen kontra galdu eta gero, azkenean laugarren postuan geratu dira. Gogor lanean Hernanin mahai teniseko arduradun izan den Txema Armentiak Kronikari adierazi dionez Irastorza gogor ari da mahai tenisean entrenatzen. Gaur egun Donostiako Athletico S.S.-n dago, baina Leganesek denboraldi erdirako fitxatu zuen Espainiako Txapelketan jokatzeko
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!