ste santuko etenaldiaren ondoren Gazte Txokoa berriro ere martxan jarri da
aste santuko etenaldiaren ondoren Gazte Txokoa berriro ere martxan jarri da. Gaur, esate baterako, Adarra mendira irteera egingo dute eguraldiak laguntzen badu. Apirileko egitaraua ere antolatuta dute dagoeneko eta gusto edo interes ezberdinetarako planak egin dituzte: zinea, sukaldaritza, bideojokuak eta irteerak besteak beste.
Gazte Txokoa Aristizabal kalean dago eta 12 eta 17 urteko gazteei dago zuzenduta. Udalaren zerbitzua da eta Urburu aisialdi taldeak daramaki.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!