Zaparen heriotzaren 25 urteurreneko omenaldia apirilaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2005eko martxoaren 30a

Goizeko 11:00etan hasita

Zaparen heriotzaren 25garren urteurrena gogoratzeko omenaldia egingo dute datorren apirilaren 17an. Goizeko 11:00etan San Juan Bataiatzailearen parrokian meza egingo dute Zapa eta Txatarra koadrilako hildakoen alde. Eguerdiko 13:00etan Gudarien plazatik dantzariak, bertsolariak eta lau txaranga aterako dira bere etxeko portalera (hil zuten lekura) eta bertan ekitaldia izango da. Bertan ariko dira, besteak beste, dantzariak eta bertsolariak eta Eusko Gudariak abestia joko duten 50etik gora musikari. Eguerdiko 14:30etan bazkaria egingo dute sagardotegian eta arratsaldeko 19:00etan txarangak ariko dira kalean zehar. Gaueko 21:00etan omenaldiaren bukaera egingo dute Gudarien plazan Agur Jaunak abestuz
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!