Antziolan babes ofizialeko etxeak inauguratuko ditu gaur Madrazok

Kronika - Erredakzioa 2005eko martxoaren 30a

Aurkezpen honekin auzo berria bukatutzat emango da. Bertan babes ofizialeko 320 etxebizitza egin dituzte

Antziola auzoko babes ofizialeko 96 etxe inauguratuko ditu gaur Javier Madrazok, Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuak. Aurkezpen honekin auzo berria bukatutzat emango da. Bertan babes ofizialeko 320 etxebizitza egin dituzte, denak ere Visesa soziedade publikoak bultzatuta. Etxebizitzak eskuratu dituztenei pisuarekin zer ikusia duen dokumentazioa banatuko zaie ekitaldian. Inaugurazioa gaur eguerdiko 13:00etan izango da, Antziola auzoko 26 eta 28garren zenbakietan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!