Kiroldegiko bigarren pista eta gimnasioa datorren astelehenerako prest egotea espero dute

Kronika - Erredakzioa 2005eko martxoaren 30a

Gimnasioan eta bigarren pistan lurra aldatzen ari dira. Kiroldegian beste hainbat obra ere aurrikusi dituzte: gimnasioa haunditzea eta tenis pistan tatamia jartzea, besteak beste.

KIROLDEGIKO 2garren pistako eta gimnasioko lurra aldatzeko obrak hasi ziren pasa den astean. Kautxozko lurra da jarriko dutena eta gainetik erretxina botako diote. Obrak datorren astelehenerako, apirilaren 4rako, bukatuta egotea espero dute, Juanan Saez kiroldegiko zuzendariak adierazitakoaren arabera. Obrak 57.000 euro inguruko kostua du. Lurra erosoagoa Kiroldegiko zuzendariak azaldutakoaren arabera bi areto hauetako lurrak aspaldi ukitu gabe zeuden. Nahiz eta bi aretoetan erabilitako materiala antzekoa izan azaldu du gimnasioan jarriko den kautxoa lodiagoa izango da, izan ere makinen pisua aguantatu behar du lurrak. Zuzendariaren hitzetan obrak bukatzean lurra askoz ere kondizio hobean egongo da, ``erosoagoa izango da eta pesak eta horrelakoak lurrera erortzen badira goxoagoa izango da`` azaldu du. Horrez gain gimnasioan atea aldatu egingo dute eta hainbat makina konpondu eta berriak ekarri. Bigarren pistan momentuz lurra aldatu dute baina paretean dauden saskibaloi kanastak ere aldatzeko asmoa dute. Beste hainbat aldaketa Juanan Saezek adierazi du kiroldegian aurrerantzean beste hainbat obra egiteko asmoa dutela. 2 proiektu azaldu ditu. Batetik, teilatua aldatuko dute. Bestetik, teniseko pista kendu eta tatamia jarriko dute. Horrela gimnasioa haunditu egingo dute, orain ondoan duen karatearentzako eremu hori libratuta. Pixkana berritzen Juanan Saezek azaldutakoaren arabera kiroldegia berritzen ari dira pixkanaka: pasa den abuztuan sarrera eta pasiloa konpondu zituzten; duela 2 urte piszinetako gradak konpondu zituzten eta duela 4 urte piszinako paretak, lurra, bentilazioa, urarentzako filtroak eta motorrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!