sukaldaritza ikastaroa egingo da apirilaren 4etik hasi eta azaroa arte
Hernaniko Udalak antolatuta sukaldaritza ikastaroa egingo da apirilaren 4etik hasi eta azaroa arte, langabetuei zuzenduta. Ikastaroaren helburua da plater ezberdinak egiten ikastea ``sistemak, prozedurak eta arauak kontuan edukita``. Ikastaroan izena emateko azken eguna hilaren 31ean bukatzen da, Lasarteko INEMeko bulegoan. Izena emateko beharrezkoa da INEMeko langabetuaren txartela eguneratua edukitzea. Ikastaroa Transpakarren izango da goizeko 09:00etatik 15:00ak arte eta 800 orduko iraupena dauka. Ikastaroaren bukaeran ikasleak praktikak egiteko aukera izango du sukalde sektoreko enpresa batetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!