Euskal preso politikoek gose greba amaitu dute

Kronika - Erredakzioa 2005ko mar. 29a, 02:00

12 egun hasi zuen gose greba mugagabea amaitutzat eman zuen atzo

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak orain 12 egun hasi zuen gose greba mugagabea amaitutzat eman zuen atzo. Preso politikoek urtarrila ezkeroztik hainbat ekintza burutu dituzte, beraien eskubideak errespetatu daitezen eskatu eta estatus politikoa aldarrikatzeko. Martxoa bitartean itxialdiak egin dituzte txandaka eta gero gose greba mugagabe bati ekin zioten, atzo arte. Orain borrokarekin jarraitzeko asmoa dute eta ostiralero kontzentrazioak egingo dituzte presondegietan. Gaur egun 21 preso politiko hernaniar daude Espainiako eta Frantziako kartzeletan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!