Kiroldegia ohiko ordutegian

Kronika - Erredakzioa 2005ko mar. 29a, 02:00

Hernaniko Kiroldegia Aste Santuan zehar goizez bakarrik ireki dute

Hernaniko Kiroldegia Aste Santuan zehar goizez bakarrik ireki dute. Kiroldegiko arduradunek adierazi dutenez, Aste Santuko etenaldia igarota, aurreko ordutegia jarri dute berriro martxan: astelehenetik ostiralera egun osoz irekita egongo da, 06:45etatik 21:45 arte. Larunbatetan, goizean 09:00etatik 14:30ak arte eta arratsaldean 16:00etatik 19:30ak arte. Igandetan eta jaiegunetan kiroldegia goizez bakarrik irekiko dute: 09:00etatik 12:30ak arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!