Zeberio II-Agirrezabalak galdu egin zuten atzo eta A taldeko edonor pasa daiteke finalerdira

Kronika - Erredakzioa 2005ko mar. 29a, 02:00

B taldean Juaristi eta Iriarte finalerdian egongo dira. Etxabe eta Sarasuak datorren apirilaren 9an jokatuko dute finalerdirako txartela, Altuna I-Urkoren kontra.

GIPUZKOAKO Lehendabiziko Erremonte Txapelketan finalerdietarako txartelak erabakitzen ari dira. A taldeari dagokionean, atzo arratsaldean jokatu zen talde honetako finalerdia erabaki zezakeen partidua Galarretan. Hala ere, gauzak ez ziren asko aldatu izan ere Zeberio II-Agirrezabala, taldeko buruek, Altuna II - Badiolaren kontra jokatu eta 31-40 galdu zuten. Beraz A taldeko hiru bikoteek dituzte aukerak oraindik ere semifinalerako. Talde honetako hurrengo partidua Altuna II-Badiolak eta Bitoria-Aizpuruak jokatuko dute, apirilaren 5ean. B taldean lider dijoazen Juaristi eta Iriarte bikotea semifinalean daude dagoeneko eta semifinalerako bigarren bikotea apirilaren 9an erabakiko da: Altuna I-Urkok Sarasua-Etxaberen kontra jokatuko duten partiduan. Matxin III-Eizagirre eliminatuta daude. Semifinala erabakitzeko falta diren partiduak Talde bakoitzeko aurreneko bi bikoteak erabakitzeko eta semifinalak jokatzeko 3 partidu falta dira orain: apirilaren 2an jokatu den Juaristi-Iriarte/Matxin III-Eizagirre; apirilaren 5ean jokatuko den Altuna II-Badiola/Aizpuru eta apirilaren 9an jokatuko den Altuna I-Urko/Sarasua-Etxabe. Partiduak Galarretan izango dira. Semifinaletako bikote garaileek apirilaren 23 edo 30ean jokatuko dute finala Galarretan. Jokin Etxabe ilusioz Jokin Etxabe, Hernanin bizi den azkoitiarrak, semifinalean egoteko aukera jokatuko du, Igor Sarasua bikote duela, Altuna I-Urkoren kontra. Partidua apirilaren 9an jokatuko da. Jokin Etxabek Kronikari adierazitakoaren arabera esperantza eta ilusio haundiz daude partidu honetarako, irabazteko aukerak baitituzte: ``gure jokoa egiten badugu irabazteko aukera izango dugu`` adierazi du. Sarasua-Etxabek partidu bat irabazi eta bestea galdu egin dute. Altuna I-Urkok partidu bat irabazi eta bestea galdutzat eman zieten, Altuna I gaixo jarri eta ezin izan baitzuen jokatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!