Berria txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute gaur, 16:30etan.
Berria pelota txapelketa finalaurrekoetan sartu da eta Hernaniko taldea bizirik da oraindik. Gaur ez du finalaurreko xamurra izango Añorgaren kontra, jokatuko diren hiru partiduak oso berdindu-ak izatea espero baitute Hernaniko taldeko arduradunek. Kadeteetan Ezeiza II eta Grajalek jokatuko dute Hernanitik Escudero eta Sarasolaren kontra; jubeniletan Ezeiza I-Gorrotxategik Ojuel-Iraolaren kontra; eta afizionatu mailan Alvarez-Mendizabalek neurtuko dituzte indarrak Erroi-zenea-Jauregiren aurka.
Taldeak trukatuta
Gaurko partiduak badu datu bitxi bat ere, talde bakoitzean beste klubarekin duen jokalari bana baitago: Oier Mendizabalek Añorgako klubarekin dauka fitxa, baina, Hernanirekin ari da txapelketa jokatzen eta Paul Ojuelek Hernanirekin du fitxa, baina, Añorgarekin ari da jokatzen. Garikoitz Erroizeneak, berriz, Añorgan du fitxa eta Añorgarekin ariko da, baina, hernaniarra izanda.
Gauzak horrela, pike pixka bat egongo da gaurko partiduan, ``pike sanoa`` Hernaniko pelota elkarteko arduradunen hitzetan. Partiduak arratsaldeko 16:30etan hasiko dira kiroldegian, kadeteetatik hasi eta afizionatuetara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!