116 urte eta gero, Oialume Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2005ko mar. 19a, 01:00

Oialume etxea Hernaniko mugen barruan geratu da atzo ezkeroztik

Oialume etxea Hernaniko mugen barruan geratu da atzo ezkeroztik. Bertan egon ziren Diputazioko eta Hernani eta Astigarragako Udaletako ordezkariak. Diputazioko teknikariak adierazi zuenez, 1889ko Hernaniko Udaleko akta batean oinarritu dira mugarriak lekuz aldatzeko, bertan, Oialume Hernanikoa dela azaltzen baita. Oialumeko barrenetxeatarrak gustora daude erabaki honekin ``sei urtetan borrokan ibili eta gero``. Bi mugarri Mugak markatzeko, bi mugarri jarri dituzte, bat Oialume etxearen atzealdean, paretatik metro eta erdira. Bestea, errekaren ondoan, sagardotegiaren parean. Mugarriak altzairuzko plaka borobilak dira eta bertan azaltzen da zein den Astigarragako aldea eta zein Hernanikoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!