Galarretan, Repsol Butano zegoeneko inguruan beste poligono bat jarriko dute.
Arau Subsidiarioak berritzeko oinarrietan finkatua dago Hernanin industriak duen garrantzia. Era berean aipatzen da industria lekuak, etxebizitza guneak eta zerbitzuak elkarrekin orekatu beharra ere. Alde horretatik, proposatzen den neurrietako bat da Floridako poligonoa inguru erresidentzialetik atera eta Altzueta inguruko lurretan jartzea. Zazpi hektarea pasako industria leku berri hori Eziago eta Ibarluze poligonoen aurrean joango litzateke, errekaz beste aldera, eta Abidadura Haundiko Trenbidea izango luke muga Altzueta aldera. Leku aldaketa horrekin, Floridan 408 etxe egiteko tokia geldituko litzateke.
Galarretan beste poligonoa
Arau berriek beste zenbait neurri ere proposatzen dituzte. Nagusiena, Galarretan garai bateko Respol Butano zegoen horretan poligono berria egitea. Komunikazio aldetik, bide berri bat egitea planteatzen du Zikuñaga, Eziago, Ibarluze, Lastaola eta Epeleko poligonoak barrutik lotuko dituena, karretera nagusira atera beharrik gabe. Akarregi poligonoko plan partziala neurri berrietara egokitzea ere planteatzen da, eta Oronako lurrak sektore bakarrean biltzea ere bai, gestioa errazteko. Bestalde, Zikuñagako papelerako depuradorak papelerako terrenotan egingo dira, errekaz papelera aldera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!