Adarra mendiko ardi-bordari

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 7a, 02:00

Paulo Zubiarrain Hernani Txi­kia­ren bertso saila duzue ondorengoa, Adarra mendiko ardi-bordari jarria. Hernani Txikiak hala zion, 1985an argitaratutako Ia Kanta­tuz Bezela liburuan: «…ber­tso­rik ez det orain arte paperean jarri. Ezta bein ere burura etorri. Ez nuen jarriko ere nik bertsorik sekulan. Baiña orain bi-iru urte, txerria iltzera etzi joan bear dedan anai orrek, Joxe Mari, Lexotiren koñadua, Epeleko Borda berri’n bizi danak, onela esan zidan: -Ez al dek bein ere bertso-aldi bat edo zerbait jarri bear, señalea uzteko bertsolaria izan aizela? Jar itzik, motell; besterik ez bada, Adarra mendiko bordari…»

I-Gaur eztaukazu lengo itxurik,
Adarra mendi laztana,
beor, betizu ta ardientzat
izaten zenduen jana.
Garai batean artzai gaixoen
paradisua ziñana,
orain sasiak eta piñuak
tapatuta zaude dana.

II-Mendi ortantxe artaldetxo bat
guk e izaten genduan,
gazte denbora an pasea naiz
ni aitonaren onduan,
leku oberik zanikan ere
oroitu gabe munduan,
ta gero ere askotaz obe
bertan jarraitu banuan.

III-Nik banekien etzala ura
pitxiz jantzitako fonda,
gure aitonak bere ardiak
gordetzen zituen borda.
Baiñan alare artzaiarentzat
leku obegoa non da?
Zeiñen gutxitan ikusten degun
orren aldean egonda!

IV-Ardi-bordaren ondo-ondoan
izaten gendun kamaiña,
mendi artako txillarrarekin
bai etzan-leku bikaiña.
Geroztikan oi eder askotan
lo egin izan det, baiña
nire gorputzak ezin gozatu
izaten zuen an aiña.

V-Goizean jaiki, ardiak jeitzi
ta bialdu barrutira,
gerok ere an ibiltzen giñan
joan gabe urrutira.
Aitona beti errezatutzen
zeru aldera begira,
gure izkuntza maitagarriak
zaiñak dituen tokira.

VI-Mendi maitea, eman ziguzun
naiko gazta ta zeziña,
gaur aztaukazu besterik ezer:
piñua eta zikiña.
Ardien borda untzak tapatu,
jira guztian osiña,
aitona, laster ilko ziñake
berriz piztuko baziña.

VII-Txabolatikan bertan geneukan
iturri baten txokuan,
txantxangorriak bere kabia
urtero egiten zuan.
Ekaitz-aldiak pasako zitun
borda zarraren barruan,
eta guk ere txori polit oi
maite izaten genduan.

VIII-Goizean beti lenen otoitza
zeruetako Aitari,
txabol ondoko pago gaiñean
txori gaixoa kantari.
Eta gu ere pozez entzuten
egoten giñan berari,
orduan etzan mendi zar artan
kalean aiña azari.

IX-Aldegin zuten elur guztiak,
jelak eta aize otza,
udaberrian sartu giñan da
ura zan ardien poza!
Danak marraka eskertzen zuten
eguzkiaren etortza,
igo zitezen mendietara
artzaia eta bildotsa.

Egilea: Paulo Zubiarrain «Hernani Txikia»
Doinua: Zortziko haundia

IA KANTATUZ BEZELA
1985 – Auspoa argitaletxea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!