Bagdad Rap dokumentala gaur Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 1a, 02:00

20:00etan Astigarragako kultur etxean

Bagdad Rap dokumentala ikusteko aukera izango da gaur Astigarragan. Dokumental honek, beste hainbat sariren artean, nazioarteko dokumental onenaren saria lortu du New Yorkeko Nazioarteko Film Jaialdi Independentean. Arturo Cisnerosek zuzendatuko film honetan, hip hop musikaren erritmoz lagunduta eta argi itzal jokoen bidez kontatzen du Iraken nola aldatu zuen gerrak eguneroko bizitza eta zer eragin izan zuten kaleko jendearengan bonbardaketek. Dokumentala arratsaldeko 20:00etan ikusi ahal izango da Astigarragako kultur etxean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!