Kaixo gaztiak!

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 4a, 02:00

( Kattalin Artola Vazquez Hernaniko Ernai ) Muinera joz eta itzulingururik gabe, larunbatean, hilak 5, gazteok Bilbon egon behar dugu arratsaldeko 17:30etan La Casillatik abiatuko den manifestazioan. Hernaniko gazteria osoari dei egin nahi diegu larunbatean eta herriko irikigunean parte hartzera. Izan ere, Herriraren aurkako operazio hau astakeri hutsa izan da. Gainera, presoen giza eskubideen kontrako ekintza. Konponbide prozesuari eraso zuzena egin dio Espai­niar Gobernuak. Honengatik, ezinbestekoa da ostiralean eguer­diko 12:00etan (24 or­duz) martxan jarriko den irekigunean parte hartzea (egitarau osatua izango dugu, mo­du guztietako ekintzekin) eta larunbatean Bilbora joatea. Bertan elkar ikusiko du­gu­lakoan, lanari ekin!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!